Ipintza kaleko aparkalekua zabaldu dute gaur goizean. Joan den astean jakinarazi zuen Zestoako Udalak aparkalekuaren itxiera, kiroldegiko estalperako habeak ekartzen hasi behar zutelako. Lanak astebeteko epean amaitzea aurreikusten bazuten ere, haize bolada handiek obrak atzeratu dituzte.
Bada, kiroldegiko estalpeko egurrezko zazpi habe handienak dagoeneko jarri dituztela jakinarazi du udalak eta ondorioz Ipintza kaleko aparkalekua zabaldu dute gaur goizean. Donostiara joateko autobus geltokira heltzeko bidea ere zabalik dago.