Sektore publiko guztia grebara deituta dago biharko, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Sektore publikoko beharginen lan baldintzek eta ematen dituzten zerbitzuek okerrera egin dutela salatuko dute. Zestoako Udaleko langile guztiek bat egingo dute grebarekin, horrenbestez udal eraikin guztiak itxita izango dira: kiroldegia, liburutegia, udaletxeko harrera eta gainerako zerbitzuak.
Dena den, egun guztian zehar gutxieneko zerbitzuak bermatuko direla azaldu du Zestoako Udalak: Gizarte Zerbitzuek eskaintzen duten etxez etxeko zaintza zerbitzuaren arreta pertsonala, bake epaitegia, udaltzaina eta Zestoako nahiz Arroabeko haur eskolen garbiketa.