Kepa Zabalegi zestoarraren hostoen erakusketa irekiko dute bihar Alonderon

Maialen Etxaniz 2023ko urriaren 23a

Hostoak. (Pixabay)

Bertako ehun hosto baino gehiago jarriko dituzte ikusgai urriaren 24an, 25ean eta 26an Alonderon. Bihar irekiko dute erakusketa 17:00etan. Kepa Zabalegi da bildumaren egilea, eta han izango da erakusketa bideratzen.

Erakusketa berria hartuko du Zestoako Alondero aretoak. Kepa Zabalegi zestoarrak bertako hostoen bilduma osatu du, eta horiek erakusgai jarriko ditu egunotan Alonderon bertan. Bihar, asteartea, irekiko dute erakusketa 17:00etan. Zestoa Osasuntsu programaren barruan egingo dute aurkezpena, baina hurrengo egunetan ere irekita egongo da. Urriaren 25ean 11:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 19:00etara eta urriaren 26an 11:00etatik 13:00etara. 

Bertako ehun hosto baino gehiago jarriko ditu ikusgai Zabalegik, eta egilea Alonderon bertan egongo da erakusketa bideratzen. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide