Datozen egunetan ere ezin izango da Ipintza kalean aparkatu

Ane Olaizola 2023ko urriaren 20a

Ipintza kalea.

Kiroldegiko estalpe berria egiteko habeak aste honetan iritsi dira, baina haize bolada handien ondorioz, atzeratu egin dituzte lanak.

Zestoako Udalak jakinarazi du datozen egunetan ere ezin izango dela Ipintza kalean aparkatu. Izan ere, kiroldegiko estalpe berria ezin izan dute jarri, habeak aste honetan iritsi diren arren, haize bolada handiek ez dutelako segurtasun neurriak bermatu.

Egurrezko habeak jartzeko astebete beharko zutela aurreikusi zuen udalak, baina lanak atzeratu egingo direla azaldu du hark. "Haizea geratu bezain azkar" hasiko dituzte lanak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide