Gernika-Palestina ekinaldi herritarrak antolatuta, manifestazio nazionala egingo du bihar, larunbata, Donostian, eta Zestoako Udal Gobernuan bat egin du mobilizazioarekin. Gazako "sarraskiaren" aurrean, ezin dela "isilik geratu" azpimarratu du udal gobernuak, eta dei egin die herritar guztiei ekitaldian parte har dezaten.
Gainera, gogoratu du Zestoa 2009tik senidetuta dagoela Zisjordaniako Bir Zeit herriarekin, eta babesa eskaini nahi die "beste behin ere bortizkeria jasaten ari den" palestinar herriari, bereziki Gazako biztanleei.