Astebururako ireki eta astelehenean berriro itxiko dute Zubimusu ondoko bidea, lanekin jarraitzeko

Mailo Oiarzabal 2023ko urriaren 20a

Ekainaren 18ko luiziak eragindako kalteak Zubimusu etxe ondoko bide bazterrean. (Zestoako Udala)

Harri lubeta berria egiteko lanak ez dituzte oraindik bukatu, datorren astean jarraituko dute obrarekin, baina lan orduetan bakarrik itxiko dute Zubimusu etxearen ondoko bidea. Gaur 19:00etatik astelehen goiza arte, aldiz, irekita izango da.

Zubimusu etxearen ondoko bidea irekita egongo da asteburu osoan, gaur 19:00etatik astelehen goiza arte. Joan den asteartetik itxita dago bide hori ibilgailuentzat zein oinezkoentzat, ekainaren 18ko luiziak eragindako kalteak konpontzeko eta harri lubeta berria egiteko lanak egiten ari baita Zestoako Udala.

Udalak aurreratu zuen asteburu honetan bidea irekita izango zela. Lanak, ordea, ez dituzte amaitu, eta astelehenean berriro ordezko bideetatik ibili beharko dira bide hori erabiltzen duten herritarrak. Hala ere, astelehenetik aurrera lan orduetan bakarrik itxiko dute bidea, 08:30etik 19:00etara, hain zuzen.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide