Euskal dantza ikastaroan izena eman daiteke gaurtik aurrera

Intza Trula 2023ko urriaren 23a

Ama Birjina eguneko irudi bat. (Mailo Oiarzabal)

Euskal dantza klaseak jasotzeko aukera izango dute Zestoan. Gaur zabaldu da ikastaro laburrean izena emateko aukera eta plazak mugatuak direnez, kopurua betetzean itxiko da zerrenda.

Euskal dantza ikastaroa eskainiko da azaroan herrian eta bertan parte hartzeko izen-ematea zabaldu dute jada. Zestoako Udaleko Jarduera Fisiko eta Kirol Sailak Itxaropena dantza taldearekin elkarlanean antolatu du plaza dantzen oinarrizko ikastaro laburra: azaroaren 3tik hasi eta 15era bitartean izango dira saioak.

Interesa dutenek kiroldegian dute izena emateko aukera eta hamabost lagunentzako lekua dagoenez, plazak betetzean itxiko da zerrenda. Saioak ostiraletan izango dira 17:00etatik 18:00etara. Parte hartzaileek 12 euro ordaindu beharko dituzte eta saioak Itxaropena dantza taldeko kideek gidatuko dituzte.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide