Ipintza kalean aparkatzerik ez da egongo aste guztian

Aitziber Arzallus 2023ko urriaren 17a

Zestoako Ipintza kalea. (Zestoako Udala)

Dagoeneko han aparkatuta dauden ibilgailuak gaur gauerako kentzeko eskatu du Zestoako Udalak, kiroldegiko estalperako habeak ekartzen hasiko direlako. Lanek gutxienez astebete iraungo dutela jakinarazi du erakundeak, baina balitekeela lanak apur bat luzatzea ere.

Aste guztian Ipintza kalean autorik aparkatzerik ez dela egongo jakinarazi du Zestoako Udalak, eta eskatu du dagoeneko kale horretan aparkatuta dauden ibilgailuak kentzeko gaur iluntzea baino lehen. Izan ere, kiroldegiko estalperako aurreneko egurrezko lau habe ekarri behar dituzte gaur gauean, eta aparkaleku osoa beharko dute horientzat.

Udalak aurreratu duenez, gutxienez astebete beharko dute habe horiek jartzeko, baina baliteke lanak apur bat luzatzea ere. Lan horiek egiten ari diren bitartean debekatuta egongo da Ipintza kalean autoak aparkatzea.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide