Magia lagun dutela egingo dute poteoa datorren astean Zestoan

Intza Trula 2023ko urriaren 15a

Portalen egindako ikuskizun bateko irudia. (Artxibokoa)

Zestoako AEK euskaltegiak ikasturte honetarako kalera begirako jarduerak antolatu ditu. Lehenengoa datorren ostegunean izango da, hilaren 19an, eta Portaletik abiatuta magia poteoa egingo dute. 

Magia poteoa antolatu du Zestoako AEK euskaltegiak datorren asterako. Izan ere, ikasleek hilabete honetan hasi dituzte eskolak eta aurtengo ikasturteari begira kalean egiteko hainbat ekintza antolatuko dituztela azaldu dute euskaltegitik.

Lehenengo jarduera datorren ostegunean izango da, hilaren 19an. Magia poteoa egingo dute Asier Kidam magoarekin eta erdiguneko tabernak zeharkatuko dituzte trikimailu ezberdinak eginaz. 18:30ean abiatuko dira, Portaletik.

Magia poteoaz gain, beste hainbat jarduera antolatuko dituztela jakinarazi du euskaltegiak eta ikasle zein herritar oro gonbidatu dute horietan parte hartzera. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide