Zestoatik Aizarnara, ezkurrak bilduz

Intza Trula 2023ko urriaren 14a

Zestoako eta Mendaroko udalek zein Itziarko Auzo Udalak elkarlanean antolatuta, artadiak berreskuratzeko ezkur bilketa egin dute gaur goizean zehar, Zestoako plazatik hasita.

Zestoa eta Aizarna artean ezkurrak bildu dituzte gaur goizean herritarrek. Artadiak berreskuratzeko helburuarekin, Zestoako eta Mendaroko udalek zein Itziarko Auzo Udalak elkarlanean antolatu dute jarduera, Naturtzaindia elkartearen laguntzarekin. 

09:00etan abiatu dira Zestoako plazatik eta guztira hiru kilometroko ibilaldia egin dute Aizarnaraino ezkurrak jasoz. Ondoren, indarberritzeko, Aizarnako Aranburu jatetxean egin dute otordua.

(Argazkiak: Zigor Plazaola)

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide