Zestoako Udalak gogoratu du Zestoa Geuk Egina aplikazioa erabilgarri dagoela, "herritarrengandik ahalik eta gertuen" egoteko planaren barruan sortua. Askotariko edukiek osatzen dute aplikazioa, hala nola udalak argitaratzen dituen oharrak, albisteak eta bestelako informazioa. Horrez gain, herritarrek aukera dute udalari herriko "edozein intzidentziaren berri" emateko. "Ondoren, udalak, intzidentzia ireki duen herritarrari informazioa bidaliko dio aplikazioaren bidez, emandako pauso guztien berri emanez", esan du udalak.
Aplikazioa gailu elektronikoan deskargatzeko aukera desberdinak daude, baina udalak Google Playtik eta App Storetik zuzenean doan deskargatzea gomendatu du. Haren arabera, aplikazioa lehenetsi den hizkuntza euskara da, baina gerta daiteke gazteleraz deskargatzea, sakelako telefonoaren hizkuntza ezarpenaren arabera. Behin app-a deskargatuta ere hizkuntza aukera daitekeela azaldu du udalak.