Aixa kobarekin lotutako jarduerak antolatu ditu Ezkaizto auzo elkarteak

Intza Trula 2023ko urriaren 9a

Aixa kobazulora irteera egingo dute. (Ekaizto auzo elkartea)

Aixa dokumentala eskainiko dute hilaren 20an Arroabeko eskola zaharrean; 21ean, berriz, Aixa kobazulora (Itziar, Gipuzkoa) irteera egingo dute. Irteerara joateko beharrezkoa izango da aurretik izena ematea.

Aixa kobazuloarekin lotutako jarduerak antolatu ditu Arroabeko Ezkaizto auzo elkarteak datorren asterako. Alde batetik, hilaren 20an, Aixa dokumentala ikusteko aukera izango dute herritarrek eskola zaharrean, 18:00etan. Bestetik, hilaren 21ean, Aixa kobara (Itziar, Gipuzkoa) irteera egingo dute.

Koba bisitatzera joateko beharrezkoa izango da aurretik izena ematea eta horretarako 629 93 68 98 zenbakira idatzi beharko da. Halaber, irteerarako plazak mugatuak dira eta 14 urtetik gorakoek bakarrik hartu dezakete parte bertan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide