Palestinari elkartasuna adierazteko elkarretaratzea egingo dute Zestoan

Intza Trula 2023ko urriaren 9a

Zestoako plaza. (Artxibokoa)

Erresistentziarekin elkartasuna, Palestina askatu! lelopean Palestinari babesa adierazteko elkarretaratzea deitu du Zestoako Gazte Asanbladak. Kontzentrazioa ostegun honetan izango da, Zestoako plazan. Horrez aparte, asteazkenean ikasturte hasierako asanblada irekia egingo dute.

"Palestina jasaten ari den genozidioaren aurka eta bertako erresistentzia taldeari babesa" adierazteko elkarretaratzea deitu du Zestoako Gazte Asanbladak. Izan ere, Israelek gerra deklaratu zion Palestinari larunbatean, Hamasen hainbat erasoren ondoren.

Erresistentziarekin elkartasuna, Palestina askatu! lelopean elkartuko dira ostegun honetan, 19:30ean Zestoako plazan.

Asanblada irekia, etzi

Asanblada irekia egingo du astezkenean Zestoako Gazte Asanbladak, taldearen beraren zein gaztetxearen funtzionamenduaren inguruan mintzatzeko.

Horrenbestez, Gazte Asanbladatik herritarrei bilerara bertaratzeko deia egin diete. Gaztetxean elkartuko dira, 18:00etan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide