Ikasturte honetan Arroabean eskainiko diren ikastaroen zerrenda zabala aurkeztu du Ezkaizto auzo elkarteak, eta horietan izena emateko asmoa dutenek hilaren 9ra baino lehen egin beharko dute, Txara dendan.
Adin tarte orori zuzendutako ekintzak aurki ditzakegu zerrendan eta edonoren interesekoak izan daitezkeenak, eskaintza oparoa baita; hala nola yoga, eskulanak, xakea eta lehen sorospenak. Aurkeztutako ikastaroez gain, urtarriletik aurrera argazkilaritza, elikadura osasuntsua eta reiki usui ikastaroak ere egingo dituzte.
Honakoa da 2023-2024 ikasturterako ikastaroen zerrenda:
- Trikitixa eta panderoa: astelehenetan, Elkargunean (ordua zehazteko).
- Salsa eta bachata: astelehenetan 18:30etik 20:00etara, salto gelan.
- Xakea (adin guztietarako): astearteetan, Elkargunean (ordua zehazteko).
- Eskulanak: astearteetan 15:00etatik 17:00etara, Kultur Etxean.
- Bertso Eskola: asteazkenetan 19:00etaik 20:00etara, Elkargunean.
- Yoga: astelehenetan eta ostegunetan 17:30etik 18:45era, eskola zaharrean.
- Zumba: astearteetan eta ostegunetan 09:30etik 10:15era, salto gelan.
- Arroa Aktibo (gimnasia): astearteetan eta ostegunetan 11:30etik 12:30era, salto gelan.
- Barreterapia (Itziarko Auzo Udalarekin elkarlanean): azaroaren 14an eta 15ean (lekua zehazteko).
- Lehen sorospenak: bi orduko lau saio egingo dituzte (eguna zehazteko).