Zestoako Euskara Foroak bilera irekia egingo du ostegunean

Intza Trula 2023ko urriaren 3a

Alondero eraikina.

Osteguneko bilkuran ikasturte berrirako lan ildoak izango dituzte hizpide, aurreko urteko ikasturtearen errepasoa egitearekin batera.

Martxan da berriz ere Euskara Foroa eta ostegun arratsaldean bilera irekia egiteko elkartuko dira. Bilkuran, ikasturte berrirako lan ildoak zehaztuko dituzte, eta pasa den ikasturtearen errepasoa egiteko ere baliatuko dute tartea.

Euskara Foroaren bilerak irekiak dira eta interesa duen oro bertaratu daiteke hitzordura. Horrenbestez, ostegunean 17:00etan elkartuko dira, Alonderoko aretoan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide