Bereziki adineko pertsonen artean ariketa fisikoa sustatzea helburu duen Zestoa Osasuntsu egitasmoak gaur izan du ikasturte berriko lehen hitzordua. 10:00etan kiroldegitik abiatuta, Irikaitz aztarnategiraino oinez joan dira 24 herritar –hamasei emakume eta bederatzi gizon–.
Irikaitzen zain zituzten Zaragozako Unibertsitateko ikertzaileak. Haien eskutik bisita gidatua egin dute Zestoa Osasuntsuren ibilaldiko parte hartzaileek, herrira itzuli eta, ohi dutenez, goiza mokadutxoa eginez borobildu aurretik.