Herriko festak atzean utzita, zuzeneko musikaz gozatzeko parada izango da berriro larunbat honetan Zestoan, Portaleburu kulturguneko terrazan, hain zuzen.
18:30ean, Jesus Perez musikari debarra, Perez-Rock, izango da Portalen kontzertua eskainiko duena, A Santo de Que bere taldearekin. Euria bada emanaldia beste egun baterako utziko dutela aurreratu dute antolatzaileek.