Eguraldi iragarpena zela eta, bertan behera utzi zuten irailaren 2an egin behar zen XXXVI. Ondarbasoko igoera, eta azkenean larunbat honetan, irailaren 30ean, jokatuko dute mendi txirrindularitza proba, 11:00tan hasita. Guztira, hamahiru partaide arituko dira lehian zapatuan jokatuko den Ondarbasoko Igoeran, eta horietatik bat izango da emakumea.
Erlojupeko proba jokatuko duten kirolariek hiru kilometroko eta 305 metroko desnibela igo beharko dute Zestoatik Ondarbasora.