Xabin Etxaide oroituko dute larunbatean Zestoan, haren hilketaren 38. urtemugaren bueltan

Maialen Etxaniz 2023ko irailaren 20a

Iaz, Xabin Etxaideren omenezko mendi martxako irudia. (Danbolin.eus)

Irailaren 25ean 38 urte beteko dira GALek Xabin Etxaide zestoarra nahiz Inaxio Astiasuinzarra, Jose Mari Etxaniz eta Agustin Irazustabarrena hil zituela Baionako Monbar hotelean. Urtemugaren harira, urtero bezala, mendi ibilaldia eta ekitaldia egingo dituzte, Etxaide gogoan. 

Irailarekin batera urtero egin bezala, Xabin Etxaide oroituko dute Zestoan, haren hilketaren 38. urteurrenaren bueltan; izan ere, irailaren 25ean 38 urte beteko dira GALek Xabin Etxaide zestoarra eta Inaxio Astiasuinzarra, Jose Mari Etxaniz eta Agustin Irazustabarrena hil zituela Baionako Monbar hotelean. Haien hilketa salatzeko eta Etxaideren oroimenez, mendi ibilaldia eta ekitaldia egingo dituzte Zestoan, Egia bide, askatasuna amets lelopean.

Goizean, Ertxiña mendira ibilaldia egingo dute, 09:00etan plazatik abiatuta. Ondoren, 13:00etan, kalejiran joango dira Etxaideren oroitarriaren parera, eta han ekitaldia egingo dute. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide