Irailaren 30ean egingo dute Ondarbasoko igoera

Unax Larrañaga 2023ko irailaren 12a

Portale eta Koiote tabernetan eman beharko da izena, hilaren 24a bitartean.

Eguraldi iragarpena zela eta, bertan behera utzi zuten irailaren 2an egin behar zen XXXVI. Ondarbasoko igoera. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, irailaren 30ean jokatuko da mendi txirrindularitza proba, goizeko 11:00tan hasita.

Portale eta Koiote tabernetan eman ahalko dute izena proban parte hartzea nahi dutenek, hilaren 24a bitartean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide