Hondarrezko eskulturen tailerreko bigarren txandarako izena eman daiteke oraindik

Ane Olaizola 2023ko irailaren 11

Andoni Bastarrikak Arroabeko plazan eskainiko du tailerra, eta 17:30etik 19:00etara arteko saiorako badago lekua oraindik.

Datorren ostiralean, hilaren 15ean, hondarrezko eskulturen tailerra eskainiko du Andoni Bastarrikak Arroabeko plazan, Sakulupe guraso elkarteak eta Zestoako Udalak antolatuta. 16:00etatik 17:30era izango da aurreneko txanda, eta saio horretarako izen-ematea beteta dago, baina bigarren saiorako, 17:30etik 19:00etarako, eman daiteke oraindik, 688 68 40 29 telefono zenbakira whatsapp mezua bidalita. Gaur amaituko da izen-ematea.

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide