Beste urte batez, ateak irekiko ditu Zestoako Interpretazio Eskolak. Amancay Gaztañagak gidatuko ditu tailerrak. Zestoako aktore eta sortzaileak hamahirugarren aldiz eskainiko ditu interpretazio eskolak, eta hark jakinarazi duenez, irailaren 11n irekiko dute tailerrean izena emateko epea. Guztira, hiru talde osatuko dituzte, eta bakoitzean hamar pertsonentzako lekua izango da. Izena eman nahi dutenek edo informazio gehiago nahi dutenek 658 739 032 telefonora dei dezakete.
Eromen produkzioaken proiektua da Zestoako Interpretazio Eskola, eta ibilbidean zehar hamasei obra sortu eta oholtzaratu dituzte. Zestoako Antzerki Astea ere antolatzen dute urtero.