Hiru ume zauritu dira Arroabean, petardoekin jolasean ari zirela

Aitziber Arzallus 2023ko irailaren 4a

Ertzaintzak Hitzari baieztatu dionez, istripua ez da larria izan, baina hiru umeak ospitalera eraman dituzte, leherketak eragindako erredurak artatzera.

Arroabean hiru adin txikiko zauritu dira gaur arratsaldean, petardoekin jolasean ari zirela. Ertzaintzak Hitzari baieztatu dionez, 20:00 aldera jaso dute abisua, petardoekin jolasean ari ziren hiru umek istripua izan dutela jakinaraziz. Itxura denez, ustekabean lehertu zaizkie petardoak, eta leherketak erredurak eragin dizkie hirurei.

Ertzainak eta osasun langileak bereahala bertaratu dira ezbeharra izan den lekura, eta hiru umeak erietxera eramatea erabaki dute, leherketak eragindako erredurak artatzera. Dena dala, Ertzaintzak Hitzari esandakoaren arabera, istripua ez da larria izan, eta umeei erredura batzuk eragin dizkien arren, ez dira erredura larriak izan. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide