Zestoako festen atarian, horietara begira prestatu duten erasoen aurkako protokoloaren aurkezpena egin zuen atzo arratsaldean Itaiak. Indarkeria matxistaren aurkako asanbladak urte osoan egindako lanketari jarraiki. Alonderoko aretoan egin zuten azalpenak emateko bilkura, eta asoen aurkako protokoloa bezalako tresnen garrantzia azaldu zuten. Protokoloa txosnagunean ez ezik, Gurea Kultura ekimeneko gunean jarriko dute indarrean, norbaitek horrela eskatuko balu. Martxan jartzeko 688 699 370 telefonora deitu beharko da. Zenbaki hori 24 orduz egongo da martxan.