Jende ugari izan da 'Miseriaren adarrak' bertso saioan

Aitziber Arzallus 2023ko abuztuaren 25a

Maddi Sarasua, Unai Eizagirre Attola, Oier Etxeberria eta Aitor Tatiegi bertsolariak igo ziren Gaztetxeko oholtza gainera, eta dozenaka izan ziren bertso saioa ikustera eta entzutera bertaratu ziren herritarrak. Ondoren, pintxo potea egin zuten.

Atzo arratsaldean, Miseriaren adarrak egin zuten Gaztetxean, 18:00etan hasita. Maddi Sarasua, Unai Eizagirre Attola, Oier Etxeberria eta Aitor Tatiegi bertsolariak igo ziren oholtza gainera, eta dozenaka izan ziren bertso saioa ikustera eta entzutera bertaratu ziren herritarrak. Bat-bateko bertsoez gain, bertso musikatuek eta bertso jarriek ere izan zuten lekua saioan. Saioaren ondoren pintxo potea egingo zuten, giro ederrean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide