Zestoako Gazte Asanbladak abuzturako prestatutako egitaraua betetzen jarraitzen du. Astelehenean, Umeen Eguna ospatu zuten, eta herriko hainbat umek ur jolasetan ibiltzeko eta eskulanak egiteko aukera izan zuten.
Biharko, berriz, Miseriaren adarrak bertso saioa antolatu dute, Gaztetxean, 18:00etan hasita. Maddi Sarasua, Unai Eizagirre Attola, Oier Etxeberria eta Aitor Tatiegi bertsolariak igoko dira oholtza gainera. Bat-bateko bertsoez gain, bertso musikatuek eta bertso jarriek ere izango dute saioan. Sarrera doakoa izango da eta saioaren ondoren pintxo potea egingo dute.