2023-2024 denboraldia hasteko aste gutxiren faltan, emakumeen preferente mailako futbol talderako entrenatzaile bile dabilela jakinarazi du Zestoako klubak. Norbaitek kargu hori hartzeko interesa izango balu, bi modu ditu klubarekin harremanetan jartzeko: @zestoa_ft Instagram kontura mezu bat bidaltzea da bata, eta 628 198 680 telefono zenbakira deitzea bestea.