Portaleren bosgarren urtemugako festa egingo dute zapatuan

Julene Frantzesena 2023ko abuztuaren 15a

Portaleren atarian egindako ekitaldi bateko irudia.

Urtemuga ospatzeko luntxa egingo dute 19:00etan hasita, eta giroa alaitzeaz Ixtaklok elektrotxaranga arduratuko da.

Zestoako Portale kulturgunearen bosgarren urteurreneko ekitaldiak izango dira zapatuan. Urtemuga ospatzeko luntxa egingo dute 19:00etan hasita, eta giroa alaitzeaz Ixtaklok elektrotxaranga arduratuko da.

2018an zabaldu zuten Portale kultur elkartea, Erdikalean, eta bost urteotan askotariko ekitaldiak egin dituzte han, hala nola tailerrak, solasaldiak nahiz kontzertuak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide