Antton Olaizola deportatu zestoarraren "etxeratzea" eskatzeko sortutako Antton ao povo! herri ekimenak herri bazkaria antolatu du irailaren 2rako, eta dagoeneko salgai daude otordurako sarrerak.
Portale tabernan eskura daitezke horiek; langileek hogei eurotan eta ikasleek, langabeek nahiz ezinduek hamabi eurotan erosi ditzakete. Herritarrek bi menu izango dituzte aukeran: saiheskia duena edo beganoa.