28 bat kuadrillak parte hartuko dute Amabirjinetako paella lehiaketan

Julene Frantzesena 2023ko abuztuaren 10a

Hainbat herritar paella lehiaketan.

Atzo egin zuten Zestoan Amabirjin jaietako Kuadrillen Eguneko paella lehiaketa antolatzeko lehen bilera, eta hainbat lagun elkartu ziren. Antolaketaren ardura egokitu zaien taldeak datozen egunetan hasiko dira bilerak egiten.

Atzo egin zuten Zestoan Amabirjin jaietako Kuadrillen Eguneko paella lehiaketa antolatzeko lehen bilera. Orotara 28 kuadrilla inguruk parte hartuko dute irailean egingo duten lehiaketan, azken urteetako antzera. 

Hainbat kuadrillatako ordezkariak joan ziren bilerara, eta zozketa eginda, dagoeneko zehaztu dute zein lagun talde arduratuko diren lehiaketaren antolaketaz. Horiek datozen egunetan hasiko dira Kuadrillen Eguneko paella lehiaketa antolatzeko bileran egiten.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide