Zestoako Udalak jakinarazi duenez, azken egunetan herriko hainbat etxetan iruzur saiakerak egin dituzte. Erakundeak adierazitakoaren arabera, hainbat lagun ibili dira etxez etxe, telefonia operadore baten izenean, eta informazio trukaketa nahiz aldaketa teknikoen aitzakiapean, etxeetan sartzeko saiakerak egin dituzte.
Zestoako Udala pertsona horiek aipatutako telefono konpainiarekin jarri dira harremanetan, eta enpresa horrek adierazi die pertsona horiek ez dutela konpainiarekin zerikusirik. Horregatik, udalak esan duenez, "garbi" ondoriozta daiteke lapurretan egitea izan daitekeela etxez etxe ibili diren pertsonen helburua.
Etxeetan halako bisitaren bat jasotzen duten herritarrei Udaltzaingoan parte emateko deia egin die udalak.