Urtero legez, Aizarnan kokatuta dagoen Santa Engraziako baselizaren ingurua eta Santa Engraziako Bentatik ermitarako bidea txukundu ditu herritar talde batek. Hain zuzen ere, baseliza eta haren inguruak zaintzeaz arduratzen den taldeak egin zituen txukunketa lanak atzo, auzolanean. Besteren artean, belarra mozten aritu ziren inguru horietan.
