Leire Cigaran piano jotzaileak eta Daniel Miguel Guerrero saxofoi jotzaileak kontzertua eskainiko dute abuztuaren 16an, Zestoako parrokian. Zestoako Udalak antolatu du kontzertua, parrokiaren laguntzarekin. Emanaldia 19:00etan hasiko da, eta irekia izango da.
Besteak beste, J.B. Bach, Camille Saint-Saes, Franz Liszt, Isaac Albeniz, Astor Piazzola edota Geoge Gershwin artisten doinuak eskainiko dituzte Cigaranek eta Guerrerok.