Ekintzaz betetako udako egitaraua prestatu dute Zestoako Gaztetxeko kideek

Maialen Etxaniz 2023ko abuztuaren 4a

Elizak salaketa jarri eta bide zibila hartu duela jakin berritan, Zestoako Gazte Asanbladako kideek askotariko kultur eta aisialdi ekintzak antolatu dituzte abuzturako. Adin guztietako herritarrentzako ekintzak prestatu dituzte: Aukerak giltzapean erreportajearen emanaldia, Miseriaren adarrak bertso emanaldia, Umeen Eguna...

Desalojo arriskuan dago Zestoako Gaztetxe berria, eta Gazte Asanbladako kideek egitarau oparoa prestatu dute datozen asteetarako, Elizak salaketa jarri eta bide zibila hartu duela jakin berritan. Zentroko Gaztetxea "bizirik" egoteko lanean arituko direla jakinarazi zuten asanbladako kideek, eta, modu horretan, askotariko kultur ekintzak antolatu dituzte abuzturako. 

Hilaren 10ean ekingo diote antolatuta ekintzei, pintxo potearekin. Ostiralean Errakiren Aukerak giltzapean ikus-entzunezkoa eskainiko dute. Okupazioaren kontrako ofentsibaren inguruko erreportajea da Aukerak giltzapean, eta, besteak beste, desokupazio enpresak, lege aldaketak eta hedabideen kriminalizazioa lantzen ditu. Esklabak Zentro Sozialista ere agertzen da erreportajean. Abuztuaren 21ean Umeen Eguna izango da, eta askotariko jolasak eta eskulanak egingo dituzte. Hilaren 22an auzolana egingo dute gunea txukuntzeko, eta hilaren 24an Ekidaren Miseriaren adarrak bertso ikuskizuna ikusteko aukera izango da. Irailaren 2rako Gazte Eguna antolatu dute, baina oraindik ez dute xehetasunik eman. 

Hona hemen antolatutako ekintzen egitaraua, osorik:

Abuztuak 10, osteguna:

18:00etan, pintxo potea. 

Abuztuak 11, ostirala: 

17:30ean, Errakiren Aukerak giltzapean erreportajearen proiekzioa. 

Abuztuak 21, astelehena: 

Eguneen Eguna. Ur jolasak eta eskulanak egun osoan zehar. 

Abuztuak 22, asteartea: 

09:30ean, auzolana. 

Abuztuak 24, osteguna:

18:00etan, Miseriaren adarrak bertso ikuskizuna, Ekidaren eskutik. 

Abuztuak 29, asteartea: 

09:30ean, auzolana.

Irailak 2: Gazte Eguna.

Irailak 7,8,9 eta 10, herriko festak. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide