Zestoako Kiroldegia itxita egongo da abuztuaren 5etik 20ra arte, bi egun horiek barne. Horrenbestez, abuztuaren 21ean zabalduko dituzte berriro kirol instalazioak, eta abuztuan irekita egongo den egun gutxietan ordutegi berezia izango du kiroldegiak. Hain zuzen, goizetan, 09:00etatik 13:00etara egongo da zabalik, eta arratsaldeetan, 16:00etatik 19:00etara.