30 zestoar, Irulegiko indusketa guneko bisita gidatuan

Mailo Oiarzabal 2023ko abuztuaren 2a

Zestoatik Irulegira joandako herritarrak aztarnategian, joan den larunbatean. (Zestoako Udala)

Udalak Aranzadirekin elkarlanean antolatuta, joan den larunbatean egin zuten Irulegiko Eskua aurkitu zuten ingurura irteera.

30 zestoarrek parte hartu dute Zestoako Udalak Aranzadirekin elkarlanean Irulegi mendiko (Nafarroa) indusketa gunera antolatutako irteeran.

Aranzadikoek lanean jarraitzen duten aztarnategi osoa ezagutzeko aukera izan zuten Zestoatik joandakoek joan den larunbatean, uztailaren 29an, bisita gidatuan; Irulegiko Esku ezagunaren gainekoak ez ezik, hura aurkitu zuten herri baskoiaren aztarnen eta inguruan eraikitako gazteluaren gaineko azalpenak eman zizkieten Aranzadiko kideek bisitariei.

"Zestoako Udalak Aranzadi elkartearekin dituen lankidetzak sakontzen jarraituko du, herri bezala etorkizun duin bat eraikitzeko iragana ezagutzea ezinbestekoa delako", adierazi du udalak Irulegira egindako bisitaren ondoren.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide