Festetako paella-jana antolatzeko bilera izango da datorren asteazkenean

Julene Frantzesena 2023ko abuztuaren 2a

Hainbat lagun paella prestatzen.

Zestoako Amabirjin jaietako larunbatean, irailaren 9an, paella prestaketa eta paella jana izango dira aurten ere. Ekitaldi hori antolatzeko bilera deitu du Zestoako Udalak datorren asteazkenerako; 19:30ean izango da bilkura, Kultur Etxean.

Zestoako Amabirjin jaietako larunbatean, irailaren 9an, paella prestaketa eta paella jana izango dira urtero legez. Ekitaldi hori antolatzeko bilera deitu du Zestoako Udalak datorren asteazkenerako, abuztuaren 9rako; 19:30ean izango da bilkura, Kultur Etxean.

Udalak azaldu duenez, derrigorrezkoa izango da kuadrilla edo talde bakoitzetik gutxienez ordezkari bat joatea datorren asteko bilerara; hala egiten ez dutenek ezingo dute egitasmoan parte hartu. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide