Abuztuan ez da auzoetako autobus zerbitzurik izango

Julene Frantzesena 2023ko uztailaren 28a

Auzoetan zerbitzua eskaintzen duen autobusa. (Zestoako Udala)

Datorren asteartetik irailaren 1era bitartean herritarrek ez dute Aizarnara eta Arroagoira udalak eskaintzen duen autobus zerbitzu publikoan joateko aukerarik izango.

Uda sasoia dela eta, abuztuaren 1az geroztik, ez da martxan izango auzotarrentzako garraio zerbitzu publikoa. Horrenbestez, datorren asteartetik irailaren 1era bitartean herritarrek ez dute Aizarnara eta Arroagoira udalak eskaintzen duen autobus zerbitzu publikoan joateko aukerarik izango.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide