Ostiralean hasi zituzten Santio-Santa Ana jaiak Arroagoian, eta asteazkenera bitartean ez dute etenik izango festek. Gaur, haurrei zuzendutako askotariko ekintzak egiten ari dira arroarrak goizetik. Bazkal ordura bitartean, altxorraren bila jolasean parte hartu dute 40 haurrek, auzoko gazteek lagunduta. Elkarrekin bazkaldu ostean, jaiarekin segitzeko jolasak, txokolatada eta mozorro desfilea izango dituzte.
Egitaraua:
- Gaur, igandea.
- 17:00. Umeen jolasak.
- Jarraian, txokolatada.
- 19:00. Mozorro desfilea.
- 22:30. Abestuz Blai karaokea. - Uztailak 24, astelehena.
- 17:00. Iago magoaren emanaldia.
- 19:00. Herritarren arteko kirolak.
- 22:30. Lajarekin eta Lutxurdiorekin erromeria.
- Jarraian, helduen karaokea.
- 02:00. Olber DJaren saioa. - Uztailak 25, asteartea. Santio eguna.
- 11:00. Patata tortilla eta sagardo lehiaketak.
- 12:00. Eskuko pilota partidak.
- 18:30. Herri kirol jaialdia, Izer eta Alabier trikitilariek girotuta.
- 22:30. Argazki proiekzioa.
- Uztailak 26, asteazkena.
- 11:00. Meza nagusia.
- Jarraian, Itxaropena dantza taldearen emanaldia.
- Ondoren, jubilatuentzako hamaiketakoa eta bingo saioa.
- 19:00. Etxaide eta Naiara trikitilarien emanaldia.
- Tartean, otarrearen zozketa eta argazki lehiaketako sari banaketa.