Arroagoian gaur hasiko dituzte Santio eta Santa Ana jaiak

Nerea Uranga 2023ko uztailaren 21a

Iazko Arroagoiko jaiak. (Ihintza Elustondo)

Gaur 19:00etan botako dute txupinazoa Arroagoian. Sei festa egun izango dituzte, datorren asteartera bitartean.

Gaur, 19:00etan, botako dute Santio-Santa Ana jaietako txupinazoa Arroagoian, eta hortik aurrera festak izango dituzte sei egunetan. Behin festak hasita, herri afaria egingo dute arroarrek, eta festa goizaldera arte luzatuko da Obaneuke taldearen erromeriarekin eta Hidalgo disko jartzailearekin. Igandean, berriz, haurrei zuzendutako askotariko ekintzak egingo dituzte arroarrek goizetik hasi eta iluntzera arte, besteak beste, altxorraren bila, bazkaria, jolasak, txokolatada eta mozorro desfilea. Santio egunez, berriz, patata tortilla eta sagardo lehiaketak egingo dituzte goiz partean.

Egitaraua:

  • Gaur, ostirala, uztailak 21. 
    - 19:00. Txupinazoa.
    - Jarraian, trikipoteoa.
    - 21:00. Herri afaria, Joxe Ramon Akulurekin eta Aitor Salegirekin.
    - 23:30. Obaneuke taldearen erromeria.
    - 03:00. Hidalgo DJaren emanaldia. 

  • Bihar, larunbata, uztailak 22. 
    - 12:00. Tolareko igoera.
    - 16:30. Apar festa.
    - 23:00. Soinuz Blai taldearen erromeria.
    - 01:30. Olber DJaren saioa.
    - Tartean, ordu txikietako jolasak.

  • Uztailak 23, igandea. 
    - 11:30. Altxorraren bila.
    - 14:00. Umeen bazkaria.
    - 17:00. Umeen jolasak.
    - Jarraian, txokolatada.
    - 19:00. Mozorro desfilea.
    - 22:30. Abestuz Blai karaokea.
  • Uztailak 24, astelehena.
    - 17:00. Iago magoaren emanaldia. 
    - 19:00. Herritarren arteko kirolak. 
    - 22:30. Lajarekin eta Lutxurdiorekin erromeria. 
    - Jarraian, helduen karaokea. 
    - 02:00. Olber DJaren saioa.

  • Uztailak 25, asteartea. Santio eguna.
    - 11:00. Patata tortilla eta sagardo lehiaketak. 
    - 12:00. Eskuko pilota partidak. 
    - 18:30. Herri kirol jaialdia, Izer eta Alabier trikitilariek girotuta. 
    - 22:30. Argazki proiekzioa. 
     
  • Uztailak 26, asteazkena.
    - 11:00. Meza nagusia. 
    - Jarraian, Itxaropena dantza taldearen emanaldia. 
    - Ondoren, jubilatuentzako hamaiketakoa eta bingo saioa. 
    - 19:00. Etxaide eta Naiara trikitilarien emanaldia.
    - Tartean, otarrearen zozketa eta argazki lehiaketako sari banaketa.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide