Eguzki Xuri kontzertua izango da igandean, uztailaren 16rako, Zestoako Sastarraingo harrobian. 19:00etan hasiko da udako solstizioari lotutako musika ikuskizuna. Saski World Weather Network larrialdi klimatikoari ahotsa jartzen dion arte agentzia independenteen sareak antolatu du, Artingeniumen bidez.
Juantxo Zeberio Etxepitxia musikariak sortutako bidaia musikala izango da. Dantza, musika eta kantua uztartzen dituen saioan parte hartuko dute Maddi Oihenart, Miren Narbaiza eta Olaia Intziarte musikariek, Hari musikari laukoteak, Tolosako Laska abesbatzak, Tolosako Abesbatza Gazteak (TAG) eta Harrobia dantza bertikalaren konpainiak.
Eguzki Xuri emanaldirako sarrerak aurrez erosi behar dira Zestoako Turismo Bulegoan edota online bibe.me webgunean. Hamar euro balio ditu sarrerak. Sastarraingo harrobia gune babestua da, eta ezingo da bertara autoz joan, eta ikusleek oinez bertaratu beharko dute. Behar berezia dutenentzako garraio zerbitzua izango da, eta hori erabiltzeko mezu bat bidali beharko da ce@artingenium.com helbidera. Aurretik egitekoak ziren kontzertua Sastarraingo harrobian bertan, baina eguraldi iragarpenak tarteko, bertan behera utzi zituzten aurreko saioak.