Emakumeen erreprodukzioaren merkantilizazioaz hitzaldia antolatu du Itaiak ostegunerako

Julene Frantzesena 2023ko uztailaren 10a

Itaiak egindako saio bateko irudia.

Alokairuko sabelez nahiz "bestelako fenomenoez" jardungo dute solasaldian. Zestoako Gaztetxean izango da hitzaldia, 18:30ean hasita.

Emakumeen erreprodukzioaren merkantilizazioa: alokairu sabelak eta bestelako fenomenoak izenburupean, Urola Erdiko Itaiak solasaldia antolatu du ostegunerako. Zestoako Gaztetxean izango da hitzaldia, 18:30ean hasita, eta saioa bukatzean luntxa egingo dute parte hartzaileek.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide