Euskadiko SGAEren I. Konposizio Saria irabazi du Jagoba Astiazaran txistulari zestoarrak. Soka laukoteentzat prestatu duen Zotz lanari esker jaso du izendapena, eta ondorioz, 3.000 euro eskuratuko ditu. Lana 2024ko Kuraia musika garaikidearen XXX. jardunaldietan aurkeztuko du.
Maria Eugenia Luc konpositoreak, Joseba Torre konpositoreak eta Pascal Gaigne konpositoreak eta SGAEko kideak osatu dute sariketaren epaimahaia, eta horiek erabaki dute Astiazaranen lana saritzea. Astiazaran "eskertuta" agertu da saria jaso berritan, eta Kuraia jardunaldietarako konposatzea erronka profesionaltzat hartu duela esan du.
Sariketan Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan bizi diren SGAEko bazkideek parte hartu ahal izan dute, eta horiek konposatutako obra originalak aurkeztu behar izan dituzte.