2008ko uztailare 7an, gaur hamabost urte, izendatu zuen Unescok Munduko Ondare Ekaingo koba, erlaitz kantauriarreko labar-artearen beste hamazazpi haitzulorekin batera; tartean, Altxerri eta Santimamiñe. Hain zuzen ere, Ekain eta Altxerri dira Gipuzkoan Munduko Ondare izendapena duten gune bakarrak.
Munduko Ondare izendapenaren urteurren hori gogoratu nahi izan dute Zestoako Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak; Ekain kobaren balioa eta garrantzia gizarteratzeko helburuarekin sortutako Ekain fundazioaren patronoak dira bi erakundeok. Horrela, aste honetan bertan jarri dute Ekainberrin, Ekain kobaren erreplika jasotzen duen museoaren sarreran, Munduko Ondare izendapena duten tokiak bereizten dituen ikurra.
Mikel Arregi Zestoako alkatea eta Mertxe Urteaga foru aldundiko arkeologoa elkartu ziren Ekainberri ikurraren berri emateko eta Ekainek eta Ekainberrik duten garrantzia azpimarratzeko. Bideo honetan jaso dituzte haien adierazpenak: