Bigarren eskuko liburuen azoka antolatu du Zestoako Udal Liburutegiak

Mailo Oiarzabal 2023ko uztailaren 6a

Zestoako Udal Liburutegia.

Bihar eta datozen bi ostiral goizetan, uztailaren 7an, 14an eta 21ean, aterako dituzte liburuak liburutegi atarira, herritarrei "liburu izugarriak prezio onenetan" erosteko aukera eskainiz.

Bere bilduman errepikatuta dituzten aleei irtenbidea emanez herritarrei liburuak modu onean erosteko aukera eskaintzeko, bigarren eskuko liburuen azoka antolatu du Zestoako Udal Liburutegiak.

Bihar hasita, datozen hiru ostiraletan –uztailak 7, 14 eta 21– goizez aterako dituzte liburuak liburutegiaren atarira, 09:00etatik 12:30era, herritarrei "liburu izugarriak prezio onenetan" erosteko aukera eskainiz; 2 eta 4 eurotan salduko dituzte bigarren eskuko liburuak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide