Maiatzaren hondarrean hasi zuten aurtengo Zestoako Txokoko Pilota Txapelketa, eta iritsi da txapelketaren irabazlea aukeratzeko garaia. Bihar jokatuko dute finala, eta horren aurretik hirugarren eta laugarren postuak erabakitzeko partida, 18:30ean hasita.
Hamalau bikotek parte hartu dute aurtengo Txokoko txapelketan, bi multzotan banatuta. Final laurdenetako partidak joan den ostegunean, ostiralean eta astelehean jokatu zituzten; finalaurrekoak, berriz, atzo arratsaldean jokatu zituzten Gurutzeagako pilotalekuan.
Lehendabizikoan, Mikelek eta Oierrek 30-17 irabazi zieten Xabati eta Mattini; eta Aner eta Adonis 30-11 nagusitu ziren Aitzolen eta Iñigoren kontra bigarren finalaurrekoan. Horrenbestez, Mikel-Oier eta Aner-Adonis bikoteak ariko dira nor baino nor biharko finalean, eta Xabat-Mattin eta Aitzol-Iñigo neurtuko dira finalaren atariko partidan.