Auto bat irauli eta gutxienez bi lagun zauritu dira Arroan, GI-631 errepidean, Arroaerrekako bidegurutzetik gertu gertatutako istripuan.
10:00 aldean jazo da ezbeharra, bi autok elkar jo dute eta horietako bat irauli egin da. Larrialdi zerbitzuak istripuaren lekuan ari dira lanean eta errei bat itxita dago; Ertzaintza ari da trafikoa zuzentzen.
(11:50). Zauritutako bi lagunak Donostia Ospitalera eraman dituzte eta garabiek lanean jarraitzen dute istripua gertatu den tokian.