Zestoako Bandak eta Arimaz orkestrak etzi emango dute filmen soinu banden kontzertua

Mailo Oiarzabal 2023ko ekainaren 28a

Filmen soinu banden aurreko kontzertu bat.

Bi taldeen urteroko emanaldia Euskal Herria plazan izango da aurten ere, 22:30ean hasita.

Etzi, ekainaren azken egunean, eskainiko dute aurtengo soinu banden kontzertua Zestoako Musika Bandak eta Tolosako Arimaz ganbera orkestrak.

Udako lehen egunetan ohiko bihurtu da Zestoako eta Tolosako taldeetako musikariek elkarrekin prestatzen duten aire zabaleko kontzertua. Aurten ere Euskal Herria plazan jarri dute hitzordua, 22:30erako.

Ordu horretatik aurrera, honako pelikula hauetako soinu banden musika entzuteko aukera izango dute Euskal Herria plazan elkartzen direnek: Apolo 13, Fiddler on the roof, Avatar, Up, How to train your dragon, Princess Mononoke eta King Kong.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide