De Carajillos taldearen kontzertua izango da ostiralean Portalen

Julene Frantzesena 2023ko ekainaren 28a

De Carajillos taldeko kideak. (De Carajillos)

Kataluniako taldearen emanaldia 19:00etan hasiko da. Askotariko doinuak entzun ahal izango dira kulturgunean, hala nola rumba, reggae eta ska musika.

Bartzelonako De Carajillos musika taldeak kontzertua eskainiko du etzi, ostirala, Portale kulturgunean. 19:00etan hasita, askotariko doinuak entzun ahal izango dira han; izan ere, Kataluniako taldeak rumba, reggae eta ska musika uztartzen ditu, besteak beste, bere abestietan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide