Kartoizko eskulanak erakutsiko ditu 3Z taldeak ostegunean eta ostiralean

Mailo Oiarzabal 2023ko ekainaren 27a

3Z taldeak antolatutako kartoizko eskulanen ikastaroa. (Kris Fernandez)

Alonderoko aretoan jarriko dute erakusketa, eta bi egunetan 18:00etatik 20:00etara izango dute irekita.

Zestoan adinekoen eta bakarrik bizi diren pertsonen beharra asetzeko lanean diharduen 3Z taldeak kartoiarekin egindako eskulanen erakusketa antolatu du datozen egunetarako.

Hain zuzen ere, etzi eta etzidamu, ostegunean eta ostiralean, jarriko dute taldeak berak antolatuta herrian egiten dituzten tailerretan sortutako kartoizko eskulanen erakusketa, Alonderoko aretoan. Bi egunetan, 18:00etatik 20:00etara izango da erakusketa bisitatzeko aukera.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide